Aiert Azueta

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Esperientzia bikaina izan zen. Asko gozatu nuen Deustuko unibertsitate garaian. Gainera, Erasmus programak Bath-eko Unibertsitatera (Erresuma Batura) joateko aukera eman zidan eta esperientzia aberasgarria bizitzekoa.

Pasadizo bat kontatuko dizuet. Ni ESIDEko ikaslea nintzen eta, noizean behin, La Comercialeko liburutegi zaharrera joaten nintzen. Sekula ez nuen sartzeko inolako arazorik izan. Egun batean, sartzean, La Comercialeko ikaslea nintzen galdetu zidaten. Ezetz erantzutean, irteteko gonbidapena egin zidaten. Azterketa garaia zen eta ez zegoen leku askorik, baina grabatuta geratu zait “gonbidapen” hori. Uste dut txandalean joateak markatu zuela aldea eta erakutsi ziela ez nintzela La Comercialeko ikaslea, jeje.

Project Navigation

Aiert Azueta

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Unibertsitateko ikasketak Deustuko Unibertsitatean amaitu ondoren, Datu Baseen administratzaile lanean hasi nintzen Eroskirako. Lau urte eder eman nituen, pertsona talde zoragarri batez gozatzen. Gero, sortu berri zen IT zerbitzu konpainiara pasatu nintzen, Sistemen dibisioa sortzeko. Beste lau urteren ondoren, Sistemen dibisioko negozioa garatuta, neure enpresa sortzeko garaia heldu zen: BeClever. BeClever-en ITko Zerbitzu Aurreratuetan espezializatuta gaude, eta konpainiaren gorengo arduradun izanik, oso harro nago urte hauetan lortutakoaz. Proiektua hiru pertsonak jarri genuen abian: David Fernándezek, Deustuko Unibertsitateko adiskideak, Mamen Marcok, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak, eta nik neuk. Izan ere, BeClever-ek Deustokabin eman zituen lehenengo urratsak, DUko oinarri teknologikoko enpresen mintegian. Azkenean ere etxera itzuli ginen!

Orain, DUtik kanpo (gurasoen seme-alaben artean bezala, etxetik irteteko unea heltzen da), hazten eta gozatzen jarraitzen dugu. Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika eskualde osorako enpresa handientzako proiektu eta zerbitzuetan lan egiten dugu, sustraiak eta egiteko moduak mantenduz. Talde ederra dugu eta harro gaude taldekide bakoitzarekin

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2002
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : BECLEVER