José María del Moral

Anécdotas y recuerdos de tu paso por Deusto

Oroiminez gogoratzen dut. Oso egun eta urte onak izan ziren, sekula ahaztuko ez ditudanak. Egia esan, ez zen karrera erraza izan, baina pixkanaka-pixkanaka bideko eragozpenak gainditzen joan ginen.

Asko ikasi nuen eta jende asko ezagutzeko aukera eman zidan; gaur egun ere harremana mantentzen dut haiekin. Ezagutu nuen pertsona/adiskiderik onena gaur egun nire bazkideetariko bat da.

Baina gaitasunik teknikoenak ikasteaz gain, kultura eta pertsona gisa ere aberastu nintzen, Erasmuseko urtebete Mexikon eginda. Zalantzarik gabe, nire garairik onena izan zen, zeurea ez den inguru batean bizitzeak daukazunari balioa ematen eta pertsona hobea izaten irakasten dizu.

Project Navigation

José María del Moral

Estudió Ing. Organización Industrial Vive en España

Gaur egun, duela 9 urte sortu zuen enpresa batean, Colectivia izeneko enpresan, egiten du lan. Une erabakigarri bat aprobetxatu zuen lineako marketineko weba sortzeko, merkataritza mota hori garatzen hasita zegoen garaia. Hastapenak zail samarrak izan zen, start up guztietan bezala. Lehenengo hilabeteetan destajuan egin behar izan zuten lan, ia diru-sarrerarik jaso gabe. Haien egoitza bere bazkidearen etxea zen.  Gauzak hobeto joan ahala, bulego batera joan ahal izan ziren eta jende gehiago kontratatu, ezinezkoa baitzen geneukan lan kopuruari eustea.

Bere lana opari bat da; topikoa ematen du, baina hala da. Gustuko dudana egiten du eta egunero egiten die aurre gauza desberdinei eta saiatzen naiz hobetzen. Talde eraginkor eta etengabe bilakatzen ari den batek inguratuta lan egiteak ere laguntzen dio eta ikuspegi globalagoa ematen dio.

Argi zuen lana izan eta mundua ezagutu nahi zuela, behin betiko toki jakin batean bizitzen jarri aurretik. Horregatik, bi urtez aholkularitza batean lan egin zuen Estatu Batuetan eta Mexikon.

Ondoren, beste urtebete eman zuen munduaren beste puntako start up batean lanean (Shangain) eta, azkenik, Colectivia sortu zuen.

 

Información

  • Especialidad : Ing. Organización Industrial
  • Año de promoción : 2007
  • Redes sociales :
  • Empresa en la que trabaja : Colectivia
  • Puesto actual : Fundatzailea